SJMk justiziaren aldeko lanaren dimentsio guztiak hartu nahi ditu.

Migratzaileari migrazio-prozesuaren fase guztietan lagunduz eta defendatuz.

SJM beste erakunde batzuekin batera aritzen da lanean, derrigortutako migrazioaren kausei jatorrian aurre egiteko.

Eta lurraldera iristen direnean, hasi Espainiako hegoaldeko mugan duen presentziarekin eta harrera-, integrazio- eta herritartasun-prozesuetara arteko ibilbidean dago Hospitalitatearen bidez: gizarteratze-prozesuetan, eskubideak eskuratzeko prozesuan, gizartean erabateko parte-hartzea izatekoan, elkarteak indartzen, kultura- eta erlijio-aniztasunaren kudeaketan, etxean lan egiten duten emakume migratzaileen ikusgarritasunean eta abarretan.

Herritarrak sentsibilizatzeko lanean jarduten gara, herritarrek botere publikoekin batera migrazio-politikaren, integrazioaren eta bizikidetza sozialaren arloetan eragina izan dezaten, eta neurri politikoen oinarrian lankidetza eta koherentzia egon daitezen.

Esklusio-prozesuetan lan egiten dugu:

CIE, birremigrazio- eta kanporatze-egoeretan. Atxiloketa- eta barneratze-testuinguruetan giza eskubideen estandarrak betetzen direla bermatzen dugu, eta Europako kanporatze- eta itzultze-prozesuetan laguntzen dugu, Dublingo Erregelamenduaren bidez.

Sareko lana

JRS

Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua (JRS ingeleseko siglak) Jesusen Lagundiak sortu zuen 1980an, gatazka armatuen ondorioz ihes egindako errefuxiatuen arazoari erantzunen bat emateko. Ordutik, tokiko ekimenak ugaritu egin dira pixkanaka, sare globalean eta eskualdeka bildu dira.

‘JRS Europa’-ko kide da SJM ere europar estatu kideetako beste 17 bulego nazionalekin batera eta Bruselako bulegoarekin koordinazioan aritzen dira lanean. JRS Internationalek Erroman du egoitza eta migranteei eta errefuxiatuei lagun egiten, zerbitzatzen eta defendatzen jarraitzen du mundu osoko 80 herrialde baino gehiagotan.

Eskubidedun MigratzaileenI Sarea

SJMk Eskubidedun Migratzaileen eliza barruko sarean parte hartzen du Jesuiten Sektore Sozialaren bidez eta sare hori CONFER (Elizgizon eta Lekaimeen Espainiako Konfederazioa) erakundearen barruan dago. Migrazioaren eta babesaren arloan lanean aritzen diren Elizako erakunde hauek eratu dute sare hau: Espainiako Caritas, Justizia eta Bakea, Gotzainen Biltzarreko Migrazioen Gotzain-batzordea eta CONFER.