Hospitalitatea izeneko kanpainak migratzaile eta errefuxiatuekiko elkartasun- eta gizarteratze-kultura bultzatu nahi du, eta hori Jesusen Konpainiaren egintzen eta komunitateen baterako lanaren bidez egin nahi da, lau arlo nagusi hauek jorratuz:
Harrera, Gizarte-sentsibilizazioa, Eragina eta Nazioarteko Lankidetza.
A través de Hospitalidad, pretendemos construir un relato que abarca las causas estructurales de la movilidad humana, así como la realidad de los migrantes con especial vulnerabilidad y las dificultades de integración social, legal y de participación en nuestras comunidades de acogida, mediante iniciativas solidarias de convivencia y encuentro.
Hospitalitatea kanpainan, bizikidetza- eta elkartze-ekimen solidarioen bidez, alderdi hauek bilduko dituen kontakizun bat eratu nahi dugu: giza lekualdaketen arrazoi estrukturalak, migratzaile bereziki ahulen errealitatea, eta zer arazo dituzten gure harrera-komunitateetan gizarteratzeko, legezko egoera lortzeko eta gizartean parte hartzeko.
Gure gizartearen harrera-gaitasuna zabaldu eta indartu nahi dugu.
Asko dira asilo-sistemak batere edo behar bezala babesten ez dituzten migratzaileak eta errefuxiatuak. Horregatik, kanpaina honek, batetik, Europako erakundeen kuotetatik kanpo gelditzen diren pertsonak babestu nahi ditu; eta bestetik, gerratik, jazarpenetatik, miseriatik edo ingurumen-hondamendietatik ihesi dabiltzan eta harrera-baliabide ofizialak eskuratzeko zailtasunak dituztenak edo baliabide horiek agortu eta gizarteratu ez direnak edo inolako babesik gabeko taldeetan daudenak.
Gure erantzunaren bidez gizarteratze-prozesuak eragingo dituen harrera-sare bat sortu nahi dugu. Bazterketa-egoerak salatzeko konpromisoa dugu, horrek bidezko migrazio-politikak lortzen lagunduko digulakoan. Horretarako, lankidetzan aritzen gara Elizako erakundeekin eta beste gizarte-mugimendu batzuekin, eta botere publikoen aurrean, estereotipoak aldatzeko balio dezaketen harrera- eta gizarteratze-politiken alde egiten dugu apustu.