Herritarrak Eta Parte-Hartzea

Sozietate komunitatea

Herritarrak eta parte-hartzea deituriko lan-ildoa arlo soziokomunitarioan gehienbat eragina duten ekimen batzuk biltzeko asmoz sortu zen. SJMEk, beraz, era askotako jarduerak burutzen ditu arlo horretan, topaguneak sortzeko, prestakuntza emateko, sare komunitarioak sendotzeko, lidergoa bultzatzeko, asoziazionismoa sustatzeko eta migratzaileei ahalduntze-prozesuetan laguntzeko.

Beren burua ezagutzera emateko eta zenbait baliabide erabili ahal izateko zailtasunak dituzten elkarte, talde eta pertsonengana jotzen dugu.

participacion

Gure helburua baliabide materialak edo aholkularitza teknikoko baliabideak aipatutako horien eskura jartzea da, gizartean errazago parte har dezaten eta elkartze-sareak errazago osa ditzaten.

Era askotako ekimenak jartzen ditugu martxan: eskubideei eta hazkuntza pertsonalari buruzko tailerrak, asoziazionismo eta parte-hartzearekin loturiko prestakuntza, gogoeta-guneak nahiz erakunde eta partikularrei aholkularitza eta laguntza emateko ikastaroak eta hitzaldiak.

Albisteak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies