Hegoaldeko Muga

Melilla

mapa-melilla

Immigranteei eusteko eta haiek atzera botatzeko politikak eta praktikak Europaren agindupean gauzatzeko lehen lurraldea Melilla da. Afrikako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorioz etorritako errefuxiatuek sorturiko larrialdiagatik lehendabizi, eta Mediterraneoaren ekialdeko eta erdialdeko migrazio-bideak ixteko Europako politikengatik ondoren, gero eta errefuxiatu gehiago iristen dira Espainiako hegoaldeko mugatik azken urteotan: 3.000 izan ziren 2014. urtean, 8.000 pertsona 2015ean, eta 13.000, berriz, 2016an, eta joera horrek goraka jarraitzen du 2017ko lehen hilabeteetan.

Fronteras

SJMEk, Jesuit Refugee Service-Europe izenekoarekin batera, lan asko egiten du Espainiaren eta Marokoren arteko mugaren bi aldeetan.

Babesa ematen die Marokotik igarotzen ari diren migratzaileei eta errefuxiatuei laguntzen dieten pertsonei eta erakundeei, mugako Nador hirian, batik bat.

Zenbait argitalpen ateratzen ditu, pertsona horiek pairatzen dituzten bizi-baldintzei eta giza eskubideen urraketari buruzko informazioa zabaltzeko, eta hala, gizartea sentsibilizatzeko eta giza eskubideak bermatuko dituzten politika publikoetan eragina izateko.

Albisteak

Informazio hori zabaltzeko planari dagokionez, arreta-gunea aldatu egin da pixkanaka: mugaren beste aldean eta mugako pasabidean gertatzen dena alde batera utzi gabe,

SJMEk gero eta argiago du inolako babesik ez dutela Melillatik igarotzen diren migratzaileek eta errefuxiatuek.

SJMEk egiten duen behaketa-lanaren ondorioz, hutsune batzuk hauteman ziren errefuxiatuei Melillan ematen zaien laguntzari dagokionez; Melillatik igarotzen ari diren pertsonei legeei eta beren eskubideei buruz ematen zaien laguntzari dagokionez, bereziki. Eta jardunbide batzuk identifikatu ziren, pertsona horiek beren eskubideez gozatzeko aukera izan dezaten.

Kezkatzekoak dira nola urratzen diren giza eskubideak Melillan eta zein ahula den eskualde horretan laguntzeko antolatutako gizarte zibila. Horrenbestez, ezinbestekoa da zenbait erakunde independentek bertan legea behar bezala betetzen dela zaintzea, migratzaile ahulenei legeei buruzko laguntza emanez. Erakunde horiek, beharrezkoa izanez gero, legezko ekintzak eta eragin-estrategiak sustatu beharko lituzkete, martxan jarritako jardunbideek estatuko eta nazioarteko zuzenbideko gutxieneko estandarrak bermatzen dituztela ziurtatzeko.

Horregatik, ACNUR erakundearen laguntzarekin eta 2016ko maiatzetik,

SJMEk bulego bat du Melillan, bertatik igarotzen ari diren pertsonei legeei buruzko orientazioa emateko.

Azken argitalpenak Hegoaldeko Muga

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies