Topaguneak beste pertsona batzuekiko interesa agertzeko lekuak dira; elkarren tradizioak ezagutzeko eta onartzeko lekuak. Ezagutzeak lagundu egiten du estereotipoak alde batera uzten eta aurreiritziak erausten.
– Alderatzeak lagundu egiten du “bestearen” esparruak nork bere hizkuntzara itzultzen;
– elementu baliokideak onartzen, alde adierazgarri eta aberasgarriak;
– kontraesana ekartzen duten alderdiak jasaten edo haiekin bizitzen ikasten;
– eta katolikoen (katolizismoa tradizio historikoki nagusia den aldetik) eta beste erlijio-tradizio batzuk dituzten pertsonen artean sor daitezkeen gatazkak eta arazoak prebenitzen.
Elkartzeak gizatasunez betetzen du ezagutza; sentimenduz eta maitasunez, hain zuzen ere. Eta hala, aitortza errespetuz betetzen da.
Topaguneek hainbat jarduera proposatzen dituzte: harrera-ekimenak, eskola-bisitak, hitzaldiak, tailerrak eta beste prestakuntza-jarduera batzuk, bisitak era askotako komunitateetara eta taldeetara, erlijioen arteko elkarrizketak, etab.