Emakume Etorkinak eta Etxeko Lanak

SJMkook emakume migratzaile langileen berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatu nahi ditugu (emakume horietako gehienak beste batzuk zaintzen aritzen dira lanean).

SJM-Eren erakunde kideek egindako lanaren ondorioz sortu da. Izan ere, erakunde horiek etxeko langileei lagundu eta zerbitzua eman nahiz haiek defendatu dituzte, migratu duten eta barneko erregimenean lanean ari diren emakumeen beharrei arreta berezia jarrita.

Topagune horiek, prestakuntza, lan-orientazioa eta aholkularitza juridikoa emateko, lan-bitartekaritza egiteko nahiz sareko lana bultzatzeko guneek argi eta garbi erakutsi digute eskubideak larriki urratzen direla arlo horretan: bizileku-dokumentazioa erregulatu gabe izatea (edo lanik ez izateagatik irregulartasun-egoerara itzultzeko beldurra izatea), sare sozial urriak, langabezia edo lan-ezegonkortasuna, Espainiako arauen eta administrazio publikoaren funtzionamenduren berririk ez izatea eta beste hainbat behar. Horregatik guztiagatik, pertsona horiek bakartuta daude eta ia ez dute baliabiderik beren eskubideak gauzatzeko.

Gure ustez, egoera hori sakon-sakoneko beste arazo baten ageriko aldea da. Arazo honena, hain zuzen ere: gizarteak gutxietsi egiten ditu etxeko lanak eta zaintza-lanak, eta erabat zabalduta dago emakumeek egin behar dituztela lan horiek. Ikuspuntu horren atzetik arazo larri bat dago: generoagatiko diskriminazioa.

Eta horri etniagatiko eta jatorriagatiko diskriminazioa gehitu behar zaio. Eta diskriminazio horien ondorioz, gure gizarteetan ez da garapen benetan humanoa gertatzen.

Pertsona horiek babesik gabe daudela eta arazoa oso korapilatsua dela kontuan izanik, ekintza hauek garatzen ditugu:

herritarrak sentsibilizatu, emakume migratzaileak errespeta ditzaten eta diskrimina ez ditzaten;

eskubideak zer kasutan urratzen diren aztertu eta detektatu;

eta elkarrizketa sustatu, lan-arloan eskumena duten beste erakunde eta instituzio batzuekin batera indarrak batzeko.

Albisteak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies