CIE

Madril, Bartzelona, Valentzia, Algeciras eta Tarifako

Gaur egun, SJME presente dago Madril, Bartzelona, Valentzia, Algeciras eta Tarifako Atzerritarrentzako Zentro Itxietan (CIE): sarearen tokian tokiko erakundeek bisitak egiten dituzte aldian behin zentro horietara. Bisita horietan, zentroetan sartuta dauden pertsonei laguntza eta defentsa ematen zaizkie, beren eskubideei dagokienez, Administrazioarekin bitartekaritza-lana eginez.

Zentro horietan, bertan dauden migratzaileak etsita daudela ikusi dugu, berehalako aberriratze baten mehatxuak ziurtasunik eza eragiten dielako eta askatasuna kentzeko prozesua bera izugarrizko baldintza materialetan jasaten ari direlako, askotan, herrialdean legez kanpoko egoeran zeudelako, besterik gabe.

cie

Halaber ikusi dugu bizi-baldintzak oso eskasak direla zentro horietan, CIEi buruzko araudia ez dela eraginkortasunez ezartzen eta alde handiak daudela oraindik ere zentro batzuetan eta besteetan aplikatzen diren barne-funtzionamenduko erregimenetan, zentro bakoitzaren zuzendaritzaren eta kontrol-epaitegien agirien arabera.

Zentro horietatik kanporatu dituztenei buruzko azken datua % 29koa da.

Beraz, azkenean zentro horietan sartuta dauden hiru pertsonatik bi aske uzten dituztela kontuan izanik, justifika al daiteke deliturik egin ez duen norbaiti askatasuna kentzea? Eraginkorrak al dira Atzerritarrentzako Zentro Itxiak? 

Egia al da besterik ezean zentro horietan sartu behar dituztela pertsona horiek? Zentro horietan sartu gabe aberriratzen dituzten pertsonak kontuan hartuta, nola izaten dira aberriratze horietako gehienak? SJMEtik zentro horien ordez beste aukera batzuk aplikatzea eskatzen dugu, emigratzaileak zentro horietan sartzeko eta aberriratzeko erabiltzen diren baliabide publikoak haiek abegi onez hartzeko bideratu daitezen.

Atzerritarrentzako Zentro Itxietan lan hauxe egiten dugu: askatasunik gabe dauden pertsonei lagundu, tratu humanoa eta gertukoa emanez, eta haien eskubideak defendatu, gure boluntarioek eginiko bisiten bidez.

Horrez gain, bereziki adierazgarriak diren kasu batzuk judizializatu, eta Urteko Txostenak argitaratzen ditugu. Txosten horietan CIEen egoera aztertzen da, datu ofizialak eta gure bisitak oinarri hartuta, zentro horietan sartuta dauden pertsonen egoera agerian jartzeko, eta zentro horiei dagokienez, erakundeen giza duintasunari eta funtzionamendu onari buruzko eztabaida publikoa sortzeko.

Albisteak

Azken argitalpenak CIE

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies