Lan-Arloak

LEHENTASUNEZKO JARDUERA-EREMUAK

mapas

Gure indarrak gure sarearen aniztasunean eta lanean du oinarria. Izan ere, migrazioei dagokienez, hainbat lan-ildo bildu nahi ditugu gure sarean. Horregatik, honako hauek dira gure lan-arlo nagusiak:

Kanpoko mugak eta, bereziki, hegoaldeko muga: arreta handia jartzen diegu bai Afrikan zehar dabiltzan migratzaileek pairatzen dituzten bizi-baldintzei bai kanporatzeko eta mugak kontrolatzeko Europako politikei. Mugan giza eskubideak betetzen direla bermatzen eta zaintzen saiatzen gara; migratzaileen duintasuna defendatzen, egoera ahulenean daudenen duintasuna, bereziki; eta migratzaileek bizimodu hobea modu seguru batean bilatzeko duten eskubidea defendatzen.

Barruko mugak, ikusezinak, selektiboak eta bidegabeak; beldurren ondorioz eraikitako mugak, hitzaldien bidez legitimatuak, legez sagaratuak eta jardunbide administratibo eta sozialen bidez gauzatuak. Muga horien ondorioz, migratzaileen duintasuna eta eskubideak urratzen dira. Izan ere, ez zaie uzten egoera administratibo erregular bat izaten eta kendu egiten zaizkie oinarrizko eskubideak; horrenbestez, txirotasun-egoeran bizi ohi dira, inongo sustrairik gabe, eta askotan, askatasuna kentzen zaie eta kanporatuak izaten dira. Gizarte bidezkoago bat lortzeko egiten dugu lan, bizikidetza hobea izan dadin, eta horretarako, topaguneak, harrera-ekimen solidarioak eta gizarteratzea bultzatzen ditugu, eta arrazagatiko aurreiritziak eta desberdinekiko mesfidantza urratzen saiatzen gara.

SJMEren lanari dagokionez, hauek dira arlo estrategiko nagusiak: CIE, Hegoaldeko Muga, Hospitalitatea, Emakume Migratzaileak, Herritarrak eta parte-hartzea, eta Kulturen eta erlijioen arteko elkarrizketa.

Albisteak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies