SJMn komunikatuak eta ikuspegiak sortzen ditugu, eta horietan definitzen dugu nazio-mailako eta nazioarteko zenbait gairi buruzko gure jarrera, agenda politiko eta sozialean eragiteko, betiere migratzaileen eskubideen defentsa eta bermea xede direla.

Dokumentu horiek SJMk lurralde nazionalean dituen erakundeen azterketatik eta ikerketatik sortzen dira, baita lan egiten dugun sareen barruko erakunde eta eragile garrantzitsuetatik ere, batez ere Europar Batasunaren eremuan JRS Europe-rekin egiten dugunetik, migrazioaren arloko erabaki nagusiak Bruselatik hartzen baitira.

Gure posizionamendu-lanak egungo migrazio-politikak eraldatzea lortu nahi du, egungo esparru soziopolitikoa aztertuz eta proposamen juridiko alternatiboak eginez, migratzaileen duintasuna bermatzeko eta ahulenak babestu eta defendatzeko.