Baliabideak (nahiz materialak nahiz aholkularitza teknikokoak) eskura jartzea da helburua, gizartean parte-hartzea errazteko, herritar oso izateko eta elkarte-sareen eraikuntza sustatzeko.

Herritarren eta parte hartzearen lan-arlo honek tokiko eremu soziokomunitarioan eragin handiagoa duten hainbat ekimen biltzen ditu. Elkartzeko, trebatzeko, sare komunitarioak indartzeko, lidergorako, aisialdirako, asoziazionismoa sustatzeko eta migratzaileei ahalduntze-prozesuetan laguntzeko guneak sortu asmoz, SJM sareko erakundeek hainbat jarduera egiten dituzte esparru parte-hartzailean.