SJMk lan-arlo bat du espainiar hegoaldeko mugan, Melillan duen bulegoan:
- Iragaitzazko migratzaileei eta errefuxiatuei entzuteko, laguntza legala eskaintzeko, eskubideak babesteko eta defendatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu.
- Giza Eskubideen behaketa koordinatzen dugu mugaren bi aldeetan Nadorreko Migrazioen Elizbarrutiko Ordezkaritzarekin.
- Auzi estrategikoko ekintzak egiten ditugu, asilo-eskatzaileentzako mugimendu-askatasunaren inguruko kasuei arreta berezia eskainiz.
- Orientazio eta identifikazio hitzaldiak antolatzen ditugu eta trebakuntza lantegiak ere bai beste erakundeentzat.
2019az geroztik SJMk mugako Giza Eskubideen behaketa areagotu egin du, gertakari garrantzitsuetan zeregin propioak eginez:
Berehalako itzulketak jasan dituzten pertsonei lekukotza hartu (“beroan egindako itzulketak” ere esaten zaie).
Paterak erreskatatu ondoren lehorreratzeak egon.
Abokatuen laguntza krisi-egoeretan, hala nola, hesia igarotzean.
Zerikusia duten albisteak
Zerikusia duten agiriak