Sareak

JRS

Jesusen Konpainiak, 35. Kongregazio Orokorrean (2008)

adierazi zuen migratzaileen beharrak zaintzea lehentasun apostoliko bat dela oraindik ere (errefuxiatuen, barne-lekualdatuen eta pertsonen trafikoko biktimen beharrak barne).

Horrez gain, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (JRS) bide beretik jarraitu behar duela berretsi zuen.

1980 urtean sortu zuen Konpainiak JRS, orduko Nagusi Jeneralak, Arrupe Aitak, gatazka armatu larrietatik ihes egiten ari ziren pertsonekiko sentsibilitate handia zuelako.

Errefuxiatuei zerbitzua emateko jesuiten sare global gisa sortu zen JRS; jesuitek migratzaileei zerbitzuak emateko tokian tokiko ekimenak, ordea, izugarri ugaritu ziren.

Denborak aurrera egin ahala, hazi egin dira koordinazio-egitura nazionalak eta kontinentalak. Eta gaur egun, sare global bat eratzen ari gara, Konpainiak eta ignaziotar familiako beste erakunde batzuek migrazioei dagokienez duten eragin publikoa bultzatzeko.

Eskualdeko egituren sare horretan, SJM Europako JRS zerbitzuaren barruan sartzen da, beste herrialde batzuetako erakunde nazionalekin batera, eta sarean aritzen dira lanean, Bruselako bulegotik egiten duten koordinazioari esker. Europara migratzaile asko eta asko iristen ari direnez, eta oraintsu, hainbat eta hainbat asilo eta nazioarteko babes bila datozenez, JRSren lana beste inoiz baino beharrezkoagoa da kontinentean.

JRSk lekualdatuei laguntzen jarraitzen du, Ebanjelioko balio batzuetan oinarrituta; baztertuekiko justizian, maitasunean eta errukian oinarrituta, hain zuzen ere. Horrez gain, migratzaileei eta errefuxiatuei laguntzeko eta zerbitzu emateko nahiz haiek defendatzeko zeregina JRS osoaren nortasunaren funtsa da.

Eskubidedun Migratzaileak

SJMEk Eskubidedun Migratzaileak izeneko sarean hartzen du parte. Sare hori migratzaileekin eta errefuxiatuekin lan egiten duten Elizako erakunde batzuen elkarte bat da, eta beraien inguruan dago antolatuta “Egungo egoerari aurre egiteko Eliz barruko Sarearen Esparru Komuna”.

Itun hori honako hauek osatzen dute: Espainiako Caritasek, Justizia eta Bakeak, Migrazioen Apezpiku Batzordeko Idazkaritzak eta CONFERek (horren barruan Jesusen Konpainiaren Gizarte Sektorea eta Migratzaileentzako Espainiako Jesuiten Zerbitzua sartzen dira).

Hospitalitatea, Duintasuna eta Eskubideak dira Elizak migratzaileekin eta errefuxiatuekin egiten duen lanaren hiru gakoak, eta gako horien bidez baterako estrategia bat eratu nahi da, Errukiaren Jubileuaren argitan migrazioen errealitateari gure herrialdean erantzun orokor eta koordinatu bat emateko, azkenaldian Europar Batasunean sorturiko egoera larriek okerrera eraman duten errealitateari, hain zuzen ere.

Erakunde kideak erabat sinetsita daude honetan: “migrazioak aukera bat dira herriak garatzeko, ez bakarrik jatorrizko lekuetan, bai eta gure gizarteetan ere, horrek kultura eta bizikidetza aberasten baititu”. Esparru Komunak esaten digu “beldurra gainditzeko eta bestearen (atzerritarraren) bila joan eta gizakitzat hartzeko, Samariar Onaren parabolan oinarrituta”.

Sarea osatuta, aipatutako erakundeek Frantzisko aita santuak Emigratzaileen eta Errefuxiatuen aldeko 2016ko Nazioarteko Egunean emandako mezuari erantzun nahi diote: Nola lortu gizarteratzea esperientzia aberasgarria izatea batzuentzat zein besteentzat, eta horrek bide positiboak zabaltzea elkarteentzat eta diskriminazioa, arrazakeria, muturreko nazionalismoa edo xenofobia prebenitzea?

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies