Nor gara?

Migratzaileentzako Espainiako Jesuiten Zerbitzua (SJM-E) migratzaileak erabat gizarteratu daitezen haien eskubideen alde lanean aritzen den sare bat da. Zeregin hauek burutzen ditu:

Migratzaileei gizarteratzeko

norbera ahalduntzeko eta gizartean nahiz komunitatean parte hartzeko prozesuetan banaka eta taldean lagunduacompañamiento.

Prestakuntza

orientazio, elkarte-ekintza eta abarrekin loturiko zerbitzuak eskaini, laguntza-lana indartzeko.

Eragin publikoa

migratzaileen giza eskubideak bermatzen eta errespetatzen dituzten lege-esparruak, politikak eta praktikak bultzatzeko.

Hospitalitate- eta

gizarteratze-kultura sustatu, eta horretarako, banaka edo taldean joateko elkartze-, harrera- eta adiskidetasun-guneak bultzatu, bai eta gizartean aniztasunaren kudeaketa positiboa egiteko tresnak ere.

Azterketa

Migratzaileen eskubideak zer egoeratan eta zergatik urratzen diren, eta beste zer aukera dauden aztertu.

SJM-E Jesusen Konpainiak bultzatzen du, eta migrazioei dagokienez, Konpainiaren lehentasun apostolikoa zerbitzu horren bidez gauzatzen da, bai nazioartean, bai Espainiako Pronbintzian. SJM-E sarearen kideak migratzaileekin eta migratzaileen alde lanean aritzen diren eta Espainiako Probintziarekin lotura duten erakunde sozialak dira.

SJME Espainiako Jesusen Konpainiaren Gizarte Sektorearen barruan dago sartuta:

logoJesuitasSocial

Sarea Migratzaileentzako Espainiako Jesuiten Zerbitzua izeneko elkarte zibilaren inguruan dago antolatuta, eta hiri hauetan ditu bulegoak:

Madrilen

Centro Pueblos Unidos
Fundación San Juan del Castillo

Bartzelonan

Fundación Migra Studium

Sevillan

Asociación Claver

Bilbon

Fundación Ellacuría

Valentzian

SJMValencia

Melillan

mapa

SJME elkarteak lankidetza-sare zabal bat osatzen du Jesusen Konpainiarekin lotutako eta migrazioen arloan lanean aritzen diren beste instituzio eta erakunde batzuekin. Hauekin, hain zuzen ere:

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies