Nola egiten dugu lan?

SJMEk justiziaren aldeko lan-dimentsio guztiak bere baitan biltzeko asmoa du. Sare bat denez, lurraldean bertan egiten du lan, hurbiltasun-dinamikak martxan jarrita, eta bestalde, ikuspegi holistikoa eta irismen handiagoa izan ditzake (estatuko nahiz nazioarteko ikuspegia), eta hala, ekintza integrala gauzatu dezake, alderdi hauetan:

Bada SJMEren lanaren alderdi guztiak lotzen dituen logika bat: bertatik bertara emandako laguntza eta zerbitzua funtsezko oinarria dira beste mailetan lanean aritu ahal izateko.

Laguntzea

Harreman-, gizarteratze- eta bizikidetza-espazioak sortzea migratzaile eta errefuxiatu ahulenekin batera.

Zerbitzua ematea

Gizarteratzea bultzatzeko ekintzak, proiektuak eta ekimenak, pertsona horien beharrak betetzeko eta haien gaitasunak sustatzeko.

Ikertzea

Gure ekintzen praxiari buruzko azterketa-, gogoeta- eta sistematizazio-espazioak, migrazio-fenomenoei eta migrazio-prozesuei buruz dakiguna kudeatu eta zabaldu ahal izateko.

Sentsibilizatzea

Gizartea kontzientziatzea eta balioen aldaketa bultzatzea, abegi oneko gizarte bat sortzeko.

Eragitea

Zenbait ekintza eta proposamen antolatzea, bidegabekeria-egoerak iraunarazten dituzten egitura soziopolitikoak aldatzeko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies