Giza lekualdaketei dagokienez, eztabaida publikoan eragina izan nahi dugu SJM-Ekook. Eta horretarako, bidegabekeria-egoerak agerian jarri eta salatu egiten ditugu era askotako argitalpenen bidez; giza lekualdaketekin eta migratzaileen baldintzekin loturiko fenomenoak eta egoerak ikertzen eta aztertzen dituzten argitalpenen bidez, alegia.
Halaber, botere publikoekin lan egin nahi dugu, migratzaileen eskubideak eta duintasuna bermatuko dituzten beste aukera bideragarri batzuk martxan jartzeko, aldaketa sozial bat etor dadin komunitateko bizikidetzari eta pertsona horien gizarteratzeari dagokienez.
Migrazioei buruzko SJM-Eren eta sareen txostenak, jarrerak eta lanak oso lagungarriak dira horretarako.