SJMn etxeko eta zaintzako lanaren aitortza eta duintasuna sustatzen ditugu

Emakume langileei laguntzen diegu beren eskubideak defendatzeko eta jasaten duten diskriminazio bikoitza amaitzeko. Sektore honetan lan egiten duten emakumeen berdintasuna nahi dugu, topaketarako espazioen bidez, lan-eskubideei buruzko lantegien bidez, ahalduntze- eta prestakuntza-dinamiken bidez, eta lan- eta lege-arloko orientazioaren eta bitartekaritzaren bidez, betiere sarean lana egitearen ikuspegitik.

Etxeko eta zaintza lanetan dabiltzan emakumeei lagun egiten urteak daramatzagunez, sektore horretan emakume migratzaileen oinarrizko eskubideak larri urratzen direla egiaztatu dugu. Egoera horien azpian gizarte-arazo sakonago bat dago, hau da, etxeko eta zaintzako lana gutxietsi egiten da eta emakumeen rol esklusiboa dela uste da.