SJMk aldiro bisitatzen ditu Madril, Bartzelona, Valentzia, Algeciras eta Tarifako atzerritarrak barneratzeko zentroetan (CIE) dauden pertsonak; eta argi ikusi dugu berehala aberriratzeko arriskuaren ondorioz eta askatasuna kentzeko erabilitako baldintza materialen ondorioz zenbaterainoko etsipena, sufrimendua eta zaurgarritasuna duten.

Isla de Las Palomas, Tarifa, Spain. Detention Centre.

Zentro horietan daudenen egoera hobetzeko eta haien eskubideak defendatzeko jarduera legal estrategikoak egiten ditugu. Eta urteko txostenak argitaratzen ditugu zifra ofizialetan eta gure bisitetan oinarrituta, zentro horietan dauden pertsonen egoera ikusarazteko eta eztabaida publiko zabalagoa eta sakonagoa sortzeko, bai eta aukera gizatiarragoak eta duinagoak proposatzeko ere.