Penintsulako 10 hiritako 350 lagunek gaztelania ikasiko dute Radio ECCA eta SJMri esker

Kobid-19ren ondorioz sortutako inpaktu eta erronken aurrean, Radio ECCAk eta SJMren sareko erakundeek bat egin dute #Seguimos kanpainaren laguntzarekin, hizkuntza ikasteko erdi-presentziala eta urrutikoa metodologiak sustatzeko.

#Seguimos kanpainaren laguntzari esker, 350 pertsona inguruk jaso ahal izango dute “Comunicate” proiektutik sortutako laguntza. Bertan, Radio ECCAk eta Jesuiten Migratzaileen Zerbitzuak (SJM) indarrak batu dituzte espainiera irakasteko metodologiak garatzeko, online eskolak eta eskola erdipresentzialak uztartuz.

Erronka berriak sortzen dituen Covid-19 pandemiaren testuinguruan, proiektu bateratu honen nahia da Jesusen Lagundiko gizarte-sektoreko obrei pertsona ahulenekin laguntzeko gaitasunak indartzea; irakaskuntza-metodologiaren esperientzia egiaztatua txertatu;  ikaskuntza-tresnak hobetu, material didaktikoan, audioetan eta tutoretzetan oinarrituta. Hizkuntza ezagutzea funtsezko elementua da migratzaileen inklusiorako eta partaidetzarako, eta elkartzeko hasierako espazioak sortzen dituzte. Osasun-larrialdiak eragina izan du espainiera ikasteko metodoetan, boluntarioen presentzia eta klaseen edukiera murriztu egin baitira.

Proiektuak 12 esperientzia pilotu ditu, ECCAren ikaskuntza-metodologia eta SJMren hurbileko laguntza-eredua uztartzen dituztenak. Alfabetatzeko 2 ikastaro dira, 2 urrutiko modalitatekoak eta beste 8 erdi-presentzialak konektagarritasun-mugak edo zailtasun digitalak dituzten pertsonentzat. Proiektua penintsulako 10 hiritan jarriko da martxan: Sevilla, Kordoba, Madril, Burgos, Valladolid, Bartzelona, Valentzia, Lleida, Bilbo eta Tuteran.
Jesusen Lagundiko #Seguimos kanpainak 30 proiektu baino gehiago jarri ditu martxan, pandemia hasi zenetik ahulenak diren herritarrei arreta emateko.