SJMk bere irudi korporatiboa berritu du

Migratzaileei Laguntzeko Jesuiten Zerbitzuak (Espainia) irudi korporatiboa berritu du, migratzaileei eta errefuxiatuei laguntza, zerbitzua eta babesa ematen jarraitzeko. Duela 10 urte baino gehiago, SJM sare bat bezala sortu zen, hainbat hiritan migratzaileei laguntzen lan egiten duten jesuiten gizarte-erakundeak biltzen dituena. Azken boladan, Espainiako espazio gehiagotan sendotu da sarea. Erakundeak orain aurre egin behar dion aldaketa hori gure sustraietatik etorri zaigun misioaren eta ikuspegiaren ondorio da: gizarte-aldaketei erantzuteko beharra eta mugikortasuna eta egokitzapena gizaki guztien berezko ezaugarria eta baldintza direlako ustea.

Irudia eta web-orria berritzea apustu eguneratua da, eta gure egungo testuinguruan nor garen jakinarazten laguntzen digu. Logo berriak figura sinplifikatu, moderno eta estilizatu bati erantzuten dio, Jesusen Lagundiaren Gizarte Sektorearekin koherentea den kolorearekin. Tipografia leunak profesionalek eta boluntarioek eguneroko lana egiteko duten hurbiltasuna eta berotasuna sinbolizatzen ditu.

Migratzaileen ‘m’ hitzak gure esentzia nagusia adierazten du: goiko zatia beste kultura eta erlijio batzuetara hurbiltzeko zubi bat da, non aniztasuna aberastasuna den eta diskriminazioa ez den gertatzen. Behealdea hiru besok osatzen dute, eta SJM, Errefuxiatuentzako jesuiten Zerbitzua (JRS) erakundearen leloa osatzen duten hiru hitzei erantzuten diete: lagundu, zerbitzatu eta defendatu.

SJM pertsona migratzaileen eskubideen alde lan egiten duten erakundeen sare bat da, eta lurraldeko 10 hiritan daude: Bartzelonan (Migra Studium), Bilbon (Fund. Ellacuría), Burgos (Atalaya Intercultural), Madril (Pueblos Unidos-Padre Rubio), Donostia (Asoc. Loiolaetxea), Sevilla (Asoc. Claver), Tutera (Centro Lasa), Valentzia (SJM Valencia), Valladolid (Red Íncola), Madrilen bulego tekniko bat eta Melillan arreta emateko beste bat.